Soraluze-Maltzaga errepidea itxita: Elgeta ibilgailuen pasabidea

2003-02-04T11:13:00+01:00 2003-02-04T11:13:00+01:00 2003-02-04T11:13:00+01:00
Soraluze eta Maltzaga tarteko zubibidean konponketa lanak egiteko, errepide hori itxiko dute. Horregatik datozen egunetan ibilgailu gehiagok Elgeta zeharkatzea espero da.

Soraluze eta Maltzaga arteko errepidea otsailaren 4an, 5an eta 6an itxiko dute, gaueko 22:30etatik goizeko 5:30etara.

Ibilgailu astunak Kanpazarretik

Dena den, kamioiak eta bestelako ibilgailu astunak ezin izango dute gure herria zeharkatu, eta Durango eta Arrasate arteko GI-632 hartu beharko dute.