Denbora tarte horretan kotxeekin San Roke kalean ezin izango da ibili, larrialdi edo premia berezirik ezean. Ez da inolako eragozpen fisikorik egongo anbulantzia edo bestelako larrialdi zerbitzuak sartu ahal izateko.
Kalearen erdiko kareharrizko adokinak berdindu ondoren, bigarren fasean, bazterretako espaloietako irisgarritasuna ere hobetuko da, hondatuta dauden piezak ordeztuta. Lan horiek Gipuzkoako Urak kontsortzioarekin batera egingo ditugu, datak zehaztu gabe daude, ordea.
Besterik gabe, sor daitezkeen eragozpenengatik aurrez barkamena eskatzen dizuegu.
Elgetan, 2023ko otsailaren 2an
Iraitz Lazkano Garitaonandia
Elgetako alkatea