Urriaren 29an aurkeztu zuen Udalak proposamena. Lehioak Berraondokuara ematen duten atarietan dago oinarritua momentuz proposamena, baina baliteke gerora herri guztira zabaltzea.
Hobetzeko dauden gauzen artean hauek dira aztergai:
- Margotzea, raseatzea...
- Balkoiak berritu edo aldatu eta berri-berriak jartzea.
- Arropak lehioetan sikatzen jartzen direnean disimulatuta gera daitezen egin beharreko konponketak.
- Igogailuak jartzea.
Arduradun bakoitzak gaia azalduko die atariko gainontzekoei eta gero Udaleko teknikoekin batuko dira berriz. Kasuz kasu ikusiko da zein den eginbiderik egokiena.
Udalak laguntza posibleak aztzertzen ere badihardu. Hauek herri guztiarendako izango lirateke.
Udalak oso interesgarria deritzo lan hauei, izan ere, Berraondokua aldean beste kale bat sortu da eta gero eta gehiago da kale hori erabiltzen duen jendea. Lehen ikusten ez zena ageri-agerian geratu da eta ez da etorriko txarto txukuntze lanak egitea.