Herri afaria eta dantzaldia
Auzo afaria egiteko elkartuko dira atzera ere auzotarrak. Kantuan ere egingo dute afari horretan. Gardokik alaituko du afalostea. Dantzaldia ere berak egingo du. Afari horretan parte hartu nahi izanez gero jakin txartelak salgai daudela Haizea, Patxi eta Espaloia tabernetan. Prezioa, 16 euro.
Menua: entsalada mistoa eta errusiar entsalada, gisatua, euskal pastela, ogia, ura, ardoa eta kafea.
Egitaraua
-
12:00 Salda.
-
12:30 Meza Salbador ermitan.
-
13:00 Tortilla pintxoak ermita ondoan.
-
13:30 Txikiteoa
-
21:30 Auzo afaria. Kantuak Gardokirekin.
-
22:30 Dantzaldia Gardokirekin.