Ondoren, Espaloia Kafe Antzokian Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek saihesbidearen nondik norakoak aurkeztuko dituzte. Ekitaldietan, besteak beste, honako hauek izango dira:
- Gipuzkoako diputatu nagusia Joxe Joan Gonzalez de Txabarri
- Bide azpiegituretarako diputatua Javier Zuriarrain.
- Errepide zuzendari nagusia Josu Aguirrezabalaga.
Bost hilabeteko lanak
Lanen aurrekontua, BEZ barne, 1.260.276 eurotakoa da, eta Construcciones Galdiano, S.A.k egingo du. Lanok 5 hilabetetan egitea aurreikusita dago.
Lan honek Elorrioko eta Arrasateko (Kanpanzartik) bideak lotuko ditu, Salbador kale estutik ibilgailuak pasatzea saihestuz.