Arratsaldeko seiak inguruan hasi zen festa. Tortilla lehiaketan hemeretzi taldek parte hartu zuten. Trikitixa musikak alaitu zuen giroa. Lehiaketa ostean, pintxoak jateko aukera izan zuten bertara gerturatu zirenek.
Iluntzean, "Boni y la familia Ramírez" antzerki taldeak emanaldia eskaini zuen. Gauean, Mal de Ojo eta Kontrairo taldeekin kontzertua izan zen gaztetxean.
Sagardo eguneko argazkiak webgune honetan daude ikusgai.