Elgeta 1937ko apirilaren 24an erori zen faxismoaren esku. Zazpi
hilabete luzeren amaiera suposatu zuen horrek, Errepublikaren
defendatzaileek lerro frankistak Intxortan geldirik mantendu zuten
denbora, hain zuzen ere. "Defentsa horri esker urriaren 7an lehenengo
Eusko Jaurlaritza osatu zen", gogoratu dute omenaldi-ekitaldiaren
bultzatzaileak direnek.
"Gertakari haiek izan eta 73 urte
geroago ez dago fusilatuen, desagertuen, goseak eta gaixotasunak
frontean hildakoen errolda ofizialik. Ez dute egin preso hartu,
exiliatu, errepresaliatu zituztenen errolda ofizialik. Ez dute egin
herritarrei konfiskatu eta errekisatutako ondasunen erroldarik",
gogoratu dute.
Horregatik fronte hartan aritutako milizianoak
eta gudariak omenduko dituzte urriaren 4an Intxortako atean;
"ahanzturaren horma irekitzen duen atearen ondoan".