Teknikariak joan den astean
Uztailaren 19an jasandako txingor ekaitzaren ondorioak aztertzeko, Foru Aldundiko teknikariak izan ziren pinudiak ikusten irailaren 13an. Ondoren, Udalak idatzia bidali zuen Diputazioko basozaintzara laguntzei buruzko informazioa eskatzeko.
Laguntzen kopurua erabakitzeko, aurrez kaltetuen zerrenda, azalera, eginbeharreko lanak (matarrasa edo bananketa), eta abar eskatu dituzte.
Kalteen berri irailaren 30a baino lehen
Beraz, kalteak izan dituzuenok, Elgetako Udaletxera etorri beharko duzue datuak ematera, irailaren 30erako (azken eguna).
Urrian zehar, bilera egingo da informazio osoa emateko.
OHARRA: Kalteen zerrenda Udaletxean bakarrik jasoko da.