Pintxo lehiaketa egingo da azaroaren 9an

2014-10-30T16:19:00+01:00 2014-10-30T16:19:00+01:00 2014-10-30T16:19:00+01:00
Aurtengoa Elgetako VII. Pintxo Lehiaketa izango da. Azaroaren 9an txapelketa ofiziala egingo da eta azaroaren 16an eta 23an herritarrek euro baten truke lehiaketako pintxoak dastatu eta onena aukeratu ahalko dute.

Txapelketa ofiziala azaroaren 9an, domeka, izango da. Epaimahaia elkarteetako kideek osatuko dute eta taberna bakoitzak aurkezten dituen bi pintxoetatik eta baita guztietatik ere, onena aukeratuko dute. Irabazlea azken hori izango da

  • 12:30 Lehiaketara aurkeztutako pintxoen erakusketa.
  • 12:45 Jainaga eta Narbaiza, herriko kaleetan.
  • 14:00 Sari banaketa (Sari ofiziala)

Azaroaren 16an eta 23an, aldiz, euro baten truke lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Tabernetan, herritarren gustukoena aukeratu ahalko dute eta part-hartzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatutako da. Girotze lanak azariaren 16an Bergarako trikitilariek egingo dituzte eta 23an Naiara eta Itziar trikitilariek.