Pintaketak eta kartelak fatxadetan

2006-03-31T12:18:00+02:00 2006-03-31T12:18:00+02:00 2006-03-31T12:18:00+02:00
Elgetako Udalak egindako pintaketen eta fatxadetan jarritako kartelen inguruan bandoa kaleratu du.

Pintaketak

Pintaketak

Otsailean hainbat pintaketa egin ziren etxe partikularretako eta eraikin publikoetako horma, fatxada eta abarretan.

Martxoan udalak pintaketak garbitu ditu eta horren kostua 1.334,00 eurotakoa izan da. (221.959.-pta)

Kartelak fatxadetan

Azken aldi honetan ikusi ahal izan dugu arkupetako zutabeetan ez ezik fatxadetan (batzuetan pintatu berrietan) ere kartelak jarri direla, eta horretarako kola erabili dela.

Horren aurrean, Alkatetza honek bera Kexa agertu nahi du kartelak edozein lekutan bereizi gabe jartzeagatik, horrek itxura antiestetikoa emateaz gain kalteak sortzen dizkielako bai administrazioari berari, bai partikularrei.

Horregatik guztiagatik, eskatzen du pintaketarik ez egiteko eta kartelak non jarri zaintzea ahalik eta arreta handienarekin, estetika gorde eta kalteak eta kostuak saihesteko asmoz.