Pintadak egin dituzte Intxortako Atea eskulturan

2008-04-16T15:14:00+02:00 2008-04-16T15:14:00+02:00 2008-04-16T15:14:00+02:00
Duela hamar egun Intxortako Atea eskulturan pintadak egin dituzte ezezagun batzuek, aste bukaera honetan pintada horien gainean beste batzuk egin dituzte.

Aurreko astean egin zuen moduan, oraingoan ere Elgetako Udalak gogor kritikatu gura ditu pintadak egin dituztenak.

Eskulturaren egilearekin harremanetan ipini da Udala eta eskultura garbitzeko hareazko txorroak erabili behar dira. Eskulturari goitik beheran eman behar zaio produktu hori, gorde behar duen itxura alde guztietan berdina izateko.

Aste honetan jakingo du Udalak eskulturan egindako pintadak kentzeak zer kostu izango duen eta espero du lanak lehenbailehen egiteko aukera izatea.