Pilota Txapelketako azken kanporaketa domekan

2003-11-20T12:57:00+01:00 2003-11-20T12:57:00+01:00 2003-11-20T12:57:00+01:00
Datorren domekan Helduen Lau t'erdiko Pilota Txapelketako azken kanporaketak jokatuko dira. Finalerdiak noiz diren zehaztu gabe dago oraindik, baina finala Gabon Zahar Egunean jokatuko da, gaztetxoen txapelketako finalaren ondoren.

Partidu hauek jokatuko dira domekan, hilaren 23an, goizeko 10:30ean hasita:

  • M. Larrea/M. Arkarazo - E. Zubiaurre/J.M. Zubiaurre
  • A. Morales/F. Zenitagoia - I. Ugarteburu/Antton
  • M. Arantzeta/J.M. Arantzeta - Arrota/Epi
  • J.R. Irazabal/I. Izagirre - Sesia/Satur
  • A. Arantzabal/A.Telleria - Otxoa/M. Elkoro
  • Txapel/Koldo - I. Gorostiza/F. Olaortua

Atzeratutako partiduak hurrengo asteetan jokatuko dira.