Pilota Txapelketa amaitzear dago

2003-11-25T12:15:00+01:00 2003-11-25T12:15:00+01:00 2003-11-25T12:15:00+01:00
Helduendako Pilota Txapelketa azken txanpara bidean da. Joan zen domekan izan zen kanporaketa faseko azken jardunaldia, eta datozen asteburuetan atzeratutako partiduak jokatu ostean, final erdietan izango diren pilotariak zein diren erabakiko da.

Pasa den domekako emaitzak

Sei partidu ziren jokatzekoak pasa den domekan, baina bi bertan behera geratu ziren. Gainontzekoetan, hona hemen emaitzak:

  • Arkarazo eta Larreak 22, Zubiaurretarrek 21.
  • Arantzetarrek 22, Arrota eta Epik 8.
  • Irazabal eta Izagirrek 22, Sesia eta Saturrek 16.
  • Arantzabalek eta Telleriak 22, Otxoa eta Elkorok 4.

Atzeratutako partiduak

Datorren barikuan, hilaren 28an, gaueko 21:00etan hasita honako partiduak izango dira:

  • Ugarteburu eta Antton, Morales eta Zenitagoiaren kontra.
  • Arantzabal eta Telleria, Koldo eta Txapelen aurka.
  • Zubiaurretarrak, Arrota eta Epiren kontra.

Falta diren beste bi neurketak abenduaren 12an izango dira seguru aski.

Final erdiak

Lehen fasea amaituta datorren abenduaren 19an jokatuko dira txapelketako final erdiak. Hainbat partidu falta diren arren, final erdietan izango diren hiru bikote erabakita daude: Arantzetarrek osatutakoa, Koldo eta Txapelena eta Arantzabal eta Telleria bikotea.

Final erdietan egoteko aukera asko dute, bestalde, Zenitagoiak eta Moralesek. Izan ere, bi partidu jokatu behar dituzte oraindik eta horietako bat irabaztea nahikoa dute sailkatzeko.