PER: hiriguneko errehabilitazio plan berria

2009-11-11T09:18:00+01:00 2009-11-11T09:18:00+01:00 2009-11-11T09:18:00+01:00
Oharra atzo, azaroak 10, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Beraz, gaurtik aurrera, eta abenduaren 16a bitartean, elkarte eta partikularrek aukera dute dokumentua aztertu eta dagozkion proposamenak aurkezteko.
PER berriaren aurkezpen laburpena

Dokumentua ikusgai dago:

  • Udaletxean (dokumentu osoa)

Helburuak:

  • finkapena, birgaikuntza eta hutsuneak betetzea
  • etxebizitza hutsak okupatu
  • oin solairu eta ganberei etxebizitza erabilpena eman
  • eraikin bakoitzean etxebizitza kopurua handitzea ahalbidetu
  • etxebizitzen sustapen publikoa
  • aparkaleku publiko eta garaje pribatuen hornidura
  • ekipamenduen kopurua handitzea
  • oinezkoentzat gehiago egitea, eta ibilgailu-oinezkoen arteko harremanak hobetu
  • azpiegiturak hobetu

Proposamen berriak:

  • oin solairuetan etxebizitzak egitea
  • ganberetan etxebizitzak egitea
  • eraikinetan etxebizitza kopurua handitzea (gutxienezko azalera erabilgarria 37m2)

Dinamizazioa eta egutegia:

  • Abenduaren 16a bitartean: Jendaurreko erakusketa. Elkarte eta partikularren ekarpenak jaso.
  • Abendua: Udalak, ekarpenen azterketa
  • Otsaila: Planaren hasierako onarpena Hirigintza Batzordean eta Udalaren Osoko Bilkuran
  • Martxoa: Jendaurreko erakusketa, eta alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea
  • Apirila: herritarren alegazioak aztertu ondoren, Udalbatzak planaren behin behineko onarpena
  • Uztaila: behin betiko onarpena