Peoi lanpostu baterako deialdia egin du Udalak

2015-03-23T11:01:00+01:00 2015-03-23T11:01:00+01:00 2015-03-23T11:01:00+01:00
Gutxi gorabehera 3 hilabeteko iraupena izango du kontratuak. Apirilaren 7ra arte eman daiteke izena udaletxean.

Kontratuaren iraupena: Gutxi gorabehera 3 hilabete.

Soldata gordina: 1.661,43 euro.

Zereginak: Peoi lanak.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Adinez nagusia izatea.
  • Elgetako udal biztanleen erroldan erroldatuta egotea.
  • Euskaraz hitz egiten jakitea, PL-1 gutxienez.
  • B-1 motako gida-baimena edukitzea.
  • Antzeko lanetan 3 hilaneteko esperientzia edukitzea eta erramintak erabiltzen jakitea (desbrozadora, belarra mozteko makina, motozerra...)
  • Langabezian egotea.
  • Udalarekin inongo zorrik ez izatea.
 
HAUTAGAIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
  • Lan esperientzia.
  • Lan esperientzia baloratzeko proba praktikoa egingo da.
 
IZENEMATEA
  • Non: Elgetako Udalean (bulego lanorduetan).
  • Izen ematea egiteko azken eguna: 2015eko apirilak 7.
  • Informazio gehiago: Elgetako Udala. Tel. 943 76 80 22