Peoi lan eskaintza sei hilabeterako kontratuarekin

2015-07-15T15:19:00+02:00 2015-07-15T15:19:00+02:00 2015-07-15T15:19:00+02:00
Udalak lan eskaintza du Lanbideren bitartez 6 hilabetez peoi bat kontratatzeko. DSBE (Diru-sarrerak bermatzeko errentza) kobratzen dauden elgetarrek izango dte aurkezteko aukera, hilaren 17ra arte.
Sei hilabetez jardun osoko lanaldia eskaintzen du Udalak. Bete beharreko ezinbesteko baldintzak: DSBE jasotzen egotea eta Elgetan erroldatuta egotea. Baloratuko diren baldintzak, ikasketa maila, antzerako lanetan esperientzia, B gidabaimena izatea eta euskara maila izango dira. 
 
Soldata gordina, hileko, 1.661 euro izango da. 
 
Izen emate epea uztailaren 17an amaituko da. Interesatuek Lanbiden egin behar dute eskaera.