Patinaje ikastaroa bihar hasiko da

2008-06-10T09:45:00+02:00 2008-06-10T09:45:00+02:00 2008-06-10T09:45:00+02:00
Elgetako Udalak eta EGOKI kirol taldeak antolatuta, datorren asteazkenean, ekainaren 11en, patinaje ikastaroa hasiko da. Talde bi arituko dira honako egun eta ordutegian:

1. Taldea: Hobekuntza edo patinatzen maila ona dituztenek: 18:00-19:00 bitartean

2. Taldea: Patinatzen maila nahiko ona edo ertaina dituztenek: 19:00-20:00 bitartean

Ikastaroa egun hauetan egingo da: Ekainak 11-13-18-20-25-27-30 eta uztailak 2. Eguraldi ona egiten badu (?) Bola-Tokiko kanpoko kantxan egingo da eta eguraldi txarra eginez gero Bola-Tokiko gimnasioan egingo da. Informazio gehiago Udaletxean (arratsaldez).