Paseatzea eta kirola egitea baimenduko dute maiatzaren 2tik aurrera

2020-05-01T11:07:00+02:00 2020-05-01T11:07:00+02:00 2020-05-01T11:07:00+02:00
Guztion segurtasunerako hainbat baldintza bete behar badira ere, bihartik aurrera aukera egongo da paseatu eta kirola egiteko.

EAOn argitaratutako dekretua osorik

Paseatu:

- Etxetik kilometro bateko distantzia. Kalkulatu Gaindegiaren maparekin.

- Binaka paseatu daiteke, bizikideak izanez gero.

- Beharra duten pertsonek zaintzaile edo laguntzailearekin paseatu ahal izango dute.

- Egunean behin.

- Ezin daiteke autorik edo garraio publikorik hartu paseatzera joateko.

- Ez dago denbora mugarik ezta tarterik ere (5.000 biztanle baino gutxiago dituelako Elgetak). 06:00etatik 23:00etara paseatu ahal izango da.

Kirola egin:

- Kirola egitekotan, bakarrik egin behar da.

- Herriko mugen barruan (kontsultatu plano partzelarioa)

- Ez dago denbora mugarik ezta tarterik ere (5.000 biztanle baino gutxiago dituelako Elgetak). 06:00etatik 23:00etara egin ahal izango da kirola.

- Egunean behin

- Ezin daiteke autorik edo garraio publikorik hartu kirola egitera joateko.

Screenshot_20200501-105511~2.png