'Pakitarentzat bakarrik' antzezlana Espaloian

2005-10-25T18:37:00+02:00 2005-10-25T18:37:00+02:00 2005-10-25T18:37:00+02:00
Antzerkia, urriaren 28an, gaueko 22:30ean izango da Espaloia Kafe Antzokian . Sarrera doan.

Pakitarentzat bakarrik

Pakitarentzat bakarrik

Pakita neska arrunt bat da eta kafe gehiegi hartzen du bakarrik dagoelako; urte dezente dituen mutxurdina da, bulegoko lan gris batekin bizi izan dena; bizitza erraza adimen erraz batentzat. Berriketan hasten da ikusleekin, urduri, katilu bat eskuetan duela. Laguntza eskatzen die zama bat arintzen laguntzeko. Gehiegizkoa ematen du, ordea, bakarrik eta aspertua dagoenaren mania. Bere diskurtsoak eldarniozkoa eta xaloa ematen du, komikoa eta samurra. Maiteminduta dagoela aitortzen du, baina haren ustez, maitasuna sendatu beharreko gaixotasuna da eta gaitzespen paranoiko xamarra egiten dio gizarteari. Azkenean ulertuko dugu Pakita talde-terapia batean dagoela eta Ceballos doktoreak animatu egin duela ere egungo sufrimendua den maitasun –zapuztearen berri eman dezan.

Antzezlea: Itziar Ituño

Egilea eta zuzendaria: Ernesto Caballero

Iraupena: 60 minutu

Hizkuntza: euskara