Paella janerako txartelak salgai daude

2013-06-13T09:34:00+02:00 2013-06-13T09:34:00+02:00 2013-06-13T09:34:00+02:00
Julianen kioskoan salgai daude herri egunean egiten den paella janerako tiketak, 4 euroan. Aurten ere 600 lagunendako paella erraldoiaz gozatzeko aukera izango dugu elgetarrok. Bestetik, umeen bazkaria banatzeko 4-5 guraso behar dira. Eskolan edo udaletxean eman daiteke izena eguen eguerdia aurretik. Nahikoa guraso ez badaude egueneko jai batzordean erabakiko da zer egin umeen bazkariarekin.