'Ontziratu zaitez' kanpainako urtarrileko zenbaki sarituak

2014-02-03T11:35:00+01:00 2014-02-03T11:35:00+01:00 2014-02-03T11:35:00+01:00
Egin da 'Ontziratu zaitez' kanpainako urtarrileko zozketa. Zenbaki sarituak dira: Goikoetxe harategian, 1.001-a; Amagoia arrandegian 1.399-a eta Ugari dendan, 187-a. Ekimen hau Elgetako Udalak eta Ekoguneak bultzatzen dihardute.

Elgetarrak animatu gura ditugu aurrerantzean ere erosketak egiterakoan tupperra erabiltzera. Kanpaina martxan jarri zenetik ia 3.000 erosketa egin dira Elgetako dendetan tuppera erabilita.