Gogoratu gura dugu oraindik tupper-a eskatu ez duenak aukera daukala horretarako bai kanpaina honetan bidelagun ditugun Amagoia arrandegian, Goikoetxe harategian eta Ugari dendan eta baita udaletxean ere. Esan etxeko tupper-ak ere erabili daitezkeela.
Erosketak egitean zozketa baten parte hartzeko txartela eskuratuko dute elgetarrek. Iraileko zozketan erosketa bonoa irabazi dutenak hurrengo zenbakiak dira:
- UGARI: 48 zk.
- AMAGOIA ARRAINDEGIA: 477 zk.
- GOIKOETXE HARATEGIA: 427 zk.