Ondasun higiezinen (OHZ) eta ibilgailuen zergetan salbuespenak eta hobariak eskatzeko epea zabalik otsailaren 28ra arte

2020-02-04T09:58:00+01:00 2020-02-04T09:58:00+01:00 2020-02-04T09:58:00+01:00
Elgetako udalak hainbat hobari eta salbuespen onartuta ditu Ondasun Higiezinen eta Ibilgailuen Zergaren inguruan. Otsailaren 28ra arteko epea dago eskaerak egiteko.

Ondasun Higiezinen zergaren inguruan, errekargua aplikatzerakoan
salbuespen hauek daude: etxebizitza alokairuan edukitzea; baserria Foru
Aldundiko nekazaritzako ustialeku gisa errekonozitua egotea; eta abar.
Hobariak berriz, familia ugarientzat, energia berriztagarriak dituztenak,
eta abar. Gainera, aurten ere diru-laguntza lerro bat egongo da errentaren
arabera OHZ ordaintzen laguntzeko.


Ondasun Higiezinen zergaren inguruko salbuespen eta hobariak aplikatu
ahal izateko interesatuak udalean bere egoera egiaztatu eta bere
aplikazioa eskatu beharko du. Horretarako otsailaren 28rarteko epea
izango du.


Ibilgailuen zergaren inguruan, maila jakin bateko minusbaliotasuna duten
pertsonak eta nekazaritzako makineria inskribatzeko kartila duten
traktoreak, atoiak eta abar salbuetsita daude, besteak beste. 30 urtetik
gorako ibilgailuek berriz % 100eko hobaria dute, eta berau aplikatzeko
udalean eskatu beharko da eta hurrengo urtetik aurrera aplikatzen hasiko
da (aurretik hobaria jada aplikatzen bazaio salbu).


Hobari eta salbuespen hauen aplikaziorako informazio gehiago udalean
eta elgeta.eus atarian duzue.


Gai honen inguruan aplikagarri diren Ordenantza Fiskalak Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2019-12-17an).

ALKATEAK
Elgeta, 2020ko otsailaren 4an