Ondasun Higiezinen zergaren inguruan, errekargua aplikatzerakoan salbuespen hauek daude: etxebizitza alokairuan edukitzea; baserria Foru Aldundiko nekazaritzako ustialeku gisa errekonozitua egotea; eta abar. Hobariak berriz, familia ugarientzat, energia berriztagarriak dituztenak, eta abar. Gainera, aurten ere diru-laguntza lerro bat egongo da errentaren arabera OHZ ordaintzen laguntzeko.
Ondasun Higiezinen zergaren inguruko salbuespen eta hobariak aplikatu ahal izateko interesatuak udalean bere egoera egiaztatu eta bere aplikazioa eskatu beharko du. Horretarako otsailaren 28rarteko epea izango du.
Ibilgailuen zergaren inguruan, maila jakin bateko minusbaliotasuna duten pertsonak eta nekazaritzako makineria inskribatzeko kartila duten traktoreak, atoiak eta abar salbuetsita daude, besteak beste. 25 urtetik gorako ibilgailuek berriz % 100eko hobaria dute, eta berau aplikatzeko udalean eskatu beharko da eta hurrengo urtetik aurrera aplikatzen hasiko da (aurretik hobaria jada aplikatzen bazaio salbu).
Hobari eta salbuespen hauen aplikaziorako informazio gehiago udalean eta elgeta.eus atarian duzue.
Gai honen inguruan aplikagarri diren Ordenantza Fiskalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2018-12-21ean).