Igoera % 3,5ekoa izango da honako hauetan ezik:
- Kanposantua: % 2,86.
- Etxez etxeko laguntza: % 41,49.
- Uraren zerga: igoera barik.
Halaber, bi prezio berri jarri dira: argazki artxibokoa eta mankomunitateko txartelarena.
Bestalde, eraikuntzen gaineko zerga aldatu egiten da, eta horrela, baserrietan egindako lanek % 90eko kenketa izango dute, beti ere, nekazaritzarekin edo abeltzantzarekin lotutako lanak baldin badira.
Zerga eta tasa berriak aho batez onartu ziren, ondorengoetan ezik:
- Hiri eta landa ondasun higigarriak.
- Ekonomia jarduerak.
- Ibilgailuak.
Horietan Bittor Gallastegi, Sebastian Arantzabal eta Xabier Basauri abstenitu baitziren.
Zerga eta tasen prezio berriak udaletxeko idazkaritzan egongo dira jendearen esku 30 lanegunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita, gura duenak aztertu eta hala badagokio erreklamazioak jarri ditzan.