Olio bilketa zerbitzua Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen du. Egutegi bat jarraituz, etxeetako sukaldeetan erabiltzen den olioa batzeko zerbitzua da Puntu Berde Mugikorra. Olio erabilia beirazko, plastikozko edo brick moduko ontzi batean eraman behar da plazara.
Birziklapena
Zerbitzu honen bitartez, erabilitako olioa birziklatzeko prozesua hasten da. Olio erabilia birziklatzen denean biodiesela sortzen da. Biodiesela biodegradagarria da eta egungo erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen du.