Oinezkoen arautegiaren gaineko balorazioa

2011-04-12T12:05:00+02:00 2011-04-12T12:05:00+02:00 2011-04-12T12:05:00+02:00
Herriko hainbat kaleetan oinezkoek lehentasuna izateko arautegia onartu zuen Udalak iaz. Horretarako egin ziren herritarren parte hartzerako batzarretan adostu zen arautegia onartu eta sei hilabete pasa ostean funtzionamenduaren inguruko balorazioa egitea. Idatzi honekin horretan sakondu gura du Udalak, herritarrokin balorazioa egin eta hobetzeko daudenak komentatu asmoz.

 

Gai honen inguruko batzarra egingo da udaletxean, apirilaren 19an, 19:30ean eta gonbidatuta zaude bertan parte hartzera.
Animatu gura zaitugu gurekin batera arautegiaren balorazioa egitera. Behean dituzun galderak erantzun eta udaletxeko sarreran dagoen buzoian laga dezakezu.

Oinezkoen arautegiaren gaineko balorazioa egiteko idatzia.