Seinalearen azalpena
Adierazten du zirkulazio gune berezi egokituak direla, eta bertan, lehentasuna oinezkoek dutela.
- Ibilgailuen gehienezko lastertasuna 20 kilometro ordukoa izango da.
- Lehentasuna oinezkoek dute beti.
- Ibilgailuak aparkatzeko markatutako guneak erabiliko dira, bakarrik.
- Gune horretan libre da jolastea eta kirola egitea.
- Oinezkoek ez diete alperrik oztopatu behar ibilgailuetako gidariei.
Multa, datorren urtetik aurrera
San Roke kaleko postontzietan banatu da informazioa. Kontua da gidariek ez dituztela betetzen arauak eta beraz, idatzi bat lagatzen zaie gidari horiei legea zein den esanez.
Hurrengo urtearen hasieran, araua apurtzen duten autoei multa jarriko zaie.