OHZ (IBI) ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK EKAINAREN 28RA ARTE

1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00
2017an lehenengoz egin du Elgetako Udalak Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza bizikidetza-unitatearen diru sarreren eta kide kopuruaren araberakoa izango da.

 

Diru-laguntzaren kopurua honela zehaztuko da:


  • 6200€tik behera: erreziboaren %50

  • 6.200€ - 10.000€ artean: erreziboaren %30

  • 10.000€-15.000€ artean: erreziboaren %20


Laguntza lehentasunaren arabera emango da, horretarako ezarrita dagoen partida agortu arte


Diru-laguntza eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte.

 

Diru-laguntza hauek arautzen dituen ordenantza osorik