Oharra: Domingo Iturbe kaleko ur mozketak sortutako eragozpenak

2011-11-17T09:39:00+01:00 2011-11-17T09:39:00+01:00 2011-11-17T09:39:00+01:00
Martitzenean ur mozketa egin zuen Gipuzkoako Ur Kontsorzioak herriko hainbat kaletan. Abisua San Roke kalerako eta Artekalerako bazen ere Domingo Iturbe kalean ere moztu zen ura. Kale horretan hainbat eragozpen izan ziren ez zelako aurrez abisatu.

Ur Kontsorzioak jakinarazi digu balbula bat itxita zutela eta ez zirela konturatu. Udalak barkamenak eskatu gura dizkie eragozpenak jasan zituzten herritarrei eta hurrengoan horrelakorik ez gertatzen saiatuko da.