Mintzaldian Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko sendagilea den Concepción Fernandezek informazioa eskainiko du hurrengo gaiei buruzkoa:
- Nutrizio aholkuak, dieta osasuntsua, dieta mediterraneoa.
- Obesitatea, XXI. mendeko epidemia handia.
- Obesitate motak
- Obesitatearen zergatiak
- Konplikazioak eta obesitatearen eraginez sortutako gaisotasunak
- Tratamendua, aholku dietetikoak eta farmakologian dauden berrikuntzak
- Egin behar ez dena.
-
Okerreko kontzeptuak, okerreko dietak eta dieta arriskutsuak.
Eguna: 2009ko abenduak 15, asteartea.
Ordua: 19:00.
Tokia: Kulturate, Arrasate.