OINARRIAK
- Marrazki lehiaketara “Non irakurtzen dut?” gai oinarritzat dituzten marrazkiak aurkeztuko dira
- Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du
- Marrazkia kartazal batean ekarri beharko da liburutegira. Kartazal horren, kanpoko aldean MARRAZKI LEHIAKETA 2013 eta parte-hartzailearen adina zehaztuko dira. Horrez gain, beste kartazal txikiago batean parte-hartzailearen datuak sartuko dira: izen abizenak eta harremaneratarako datuak
- Hiru adin tarte desberdinetan banatuko da lehiaketa : 5-8 , 9-12 eta 13-16
- Talde bakoitzetik irabazle bat aukeratuko da
- Marrazkiak aurkezteko epea : abenduaren 1etik 13ra bitarte (biak barne)
- Marrazki guztiak jarriko dira ikusgai liburutegian edota kultur etxean abenduak 20tik aurrera
- Hiru marrazki sarituak liburutegiko 3 irakurpuntu desberdin argitaratzeko egokituko dira
- Irabazleen izenak abenduak 20 jakinaraziko dira
Sariak:
o Hiru marrazki irabazleak: kultur-etxeko hormak apaintzeko egokituko dira eta baita 2014ko liburutegiko irakurpuntu izateko ere
o 5-8 eta 9-12 adin tarteko irabazleentzat: bi liburu + marrazketa materiala
o 13-16 adin tarteko irabazlearentzat: liburu bat + Ana Mari liburudendan gastatzeko 30€ erosketa-bonua.