Mundumiraren balorazioa

2011-06-01T21:39:00+02:00 2011-06-01T21:39:00+02:00 2011-06-01T21:39:00+02:00
Lerro hauen bitartez Elgetako Udalak eskerrak eman gura dizkie elgetarrei eta bisitan etorri dituzten guztiei Mundumira Elgetan ospatu den egunetan izan duten portaeragatik. Arazo bat bera ere ez da egon eta milaka lagun elkartu garela kontuan hartuta nabarmentzekoa da.



Mundumirak milaka lagun erakarri ditu Elgetara eta aukera izan dugu
gure herria ezagutzera eman eta beste herrietako kulturak eta
ohiturak ezagutzeko. Elgetarren inplikazioa derrigorrezkoa izan da
jaia aurrera eramateko eta Elgetako Udalak eskerrak eman gura
dizkizue antolaketan aritu zareten guztioi. Elgetarron eguneroko
bizitzan ere eragin du Mundumirak eta sortutako eragozpenak
normaltasunez hartu izanagatik ere bere poza agertu gura Udalak.