Lanen lehenengo faseak 16.940 euroko aurrekontua izango du. Gipuzkoako
Foru Aldundiak 6.100 euroko diru laguntza eman du lanak finantzatzeko.
Karobian hainbat lan egingo dira: estruktura egonkortzeko lanak,
ingurua txukundu, paretetan dauden pitzadurak hartu eta hezia ere
jarriko da arriskuak ekiditeko.