Ondoko biak dira abenduaren 4an Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak:
Industrialdeko IV sektorearen (Lehenengo Erreka) birpartzelazioa hasiera batean onartzea
Onartu egin da hasiera batean IV sektorearen (Lehenengo Erreka) birpartzelazioa.
Egunkari batean eta hilabetez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Lur jabe bakoitzari ere jakinaraziko zaio.
Oharra: Industrialdeak 81.770 m koadro izango ditu guztira, horietatik 35.761 m koadro pabilioiek hartuko dituzte, eta gainontzekoa errepideek, lorategiek eta abarrek.
Deba Garaiko Mendi Nekazaritza Elkarteari eskatutako dirulaguntzak 2003an lanak egiteko landa eremuetan
Datorren urterako Deba Garaiko Mendi Nekazaritza Elkarteari ondorengo dirulaguntzak eskatzea erabaki da:
- Edateko ura Uriarte auzora eramateko 78.132 euro (13.000.000 pta.).
Oharra: Lan hau proiektuko lehen fasea da eta herrigunetik ura eramango du Agarre baserri pareraino eta hortaz, baserri hauetaraino: Agarre, Altube, San Antonio, Etxetxo eta Sagastitxu.
- Sesto gaineko bidea konpontzeko 18.030 euro (3.000.000 pta.).