Mendi-ibilaldia eta bazkaria egin dituzte, aurtengo Finalista Eguna ospatzeko

2011-03-13T14:35:00+01:00 2011-03-13T14:35:00+01:00 2011-03-13T14:35:00+01:00
Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, Finalista Eguna egin dute Elgetan. Euskal Herri osotik etorritako 130 bat mendizale bildu dira: goizean goiz mendi-ibilaldia egin dute eta, ondoren, bapo bazkaldu dute kiroldegian. Bazkalostean diplomak banatu dizkiete finalistei.

Mendi-ibilaldia

Goizean, kiroldegitik abiatuta, 19 km-ko ibilaldia egin dute. Intxortara joan dira  lehenengo, handik Iguriara, Besaide eta Udalatx igo dituzte hurrena eta Kanpanzartik bueltan itzuli dira Elgetara bazkaltzera. Ederto pasa dute eguna, herri ezberdinetako mendizaleak bat eginda.