Mendi Federazioaren Finalista Eguna martxoaren 15ean ospatuko dute

2015-02-24T16:01:00+01:00 2015-02-24T16:01:00+01:00 2015-02-24T16:01:00+01:00
Urtero moduan, Euskal Herriko Mendi Federazioak Elgetan ospatuko du Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuituaren Finalista Eguna. Aurten 13. edizioa izango da eta Elgeta inguruetatik egingo dute mendi ostera egunean bertan. Iaz 200 mendizaletik gora hatu zuten patrte

EGITARAUA

  • 08:00 Mendi ibilaldiaren hasiera Kiroldegitik
    • Elgeta - Intxorta - Erdella - Egoarbitza - Azkonabitza - Elgeta
    • Izenematea: Zirkuitua.com
    • Epea: martxoaren 13ra arte (doanekoa)
  • 14:00 Mendi ibilaldiaren amaiera
    • 2014ko finalistei diploma banaketa
  • 14:40 Bazkaria
    • Izenematea: Elgetako Udala (Tel.: 943 76 80 22 | turismoa@elgeta.net)
    • Epea: martxoaren 13ra arte.
OHARRA
  • 9tik 10era bitarteko gaua nahi dutenek landetxe bat izango dute aukeran.
  • Kiroldegia aurretiaz lo egiteko eskatzen dutenentzat prestatuko da, norberaren lo-zaku eta koltxoiekin.