-
ZER DA MEMORIA TAILERRA?
Gure garuna aktibo mantentzen eta garapen pertsonala bultzatzen laguntzen digun ikastaro dinamiko bat da.
Ikastaroa amaitutakoan norberak jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira.
-
NORI DAGO ZUZENDUA? NORK ESKAINIKO DU?
Adimen kognitiboa estimulatu nahi duten pertsonentzako.
Eguneko zentroko terapeutak gidatuko ditu saioak.
-
Noiz izango da IKASTAROA?
Azaroak 11tik (osteguna) otsailaren 24ra bitartean. Ordu bat eta erdiko 13 saio izango dira ostegunetan 10:00-11:30 bitartean.
-
NON IZANGO DA?
Elgetako Kultur Etxean
-
PREZIOA: doan.
-
IZEN EMATEa: Azaroaren 8 arte Udaletxean (943 768022), edo Gizarte Zerbitzuen bulegoan edota emailez: gizarte@elgeta.eus.
-Xalbadorpe Jubilatu Elkartea-