"Mambru" Markeliñeren umeentzako antzerki lana.

2004-11-23T15:40:00+01:00 2004-11-23T15:40:00+01:00 2004-11-23T15:40:00+01:00
Azaroaren 28an, domeka, eskainiko du Markeliñe taldeak umeentzako "Mambru" antzezlana. Arratsaldeko 17:00etan izango da Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak 2 euro balioko du.

<br />"Mambru" lana taldekideek aurkeztuta


"Mambru" lana taldekideek aurkeztuta

Markeliñen ikuskizunak oso gurea eta pertsonala den estiloarekin sortzen ditugu.

Ikusle heldu zein umeen aurrean harridura eragiten duten sortze-lan originalak eta irudimenez josiak proposatzen dituen talde bat bezala definitzen gaituen egiteko modua.

Gure lanaren funtsa antzerki-lanen ikuslea "oso gustu oneko mokofina" dela kontuan hartzean datza, antzerkira beste hedabide batzuek, zineak eta telebistak kasu, eskain ezin diezaiokeenaren bila datorren ikuslea.

Oraingo honetan "Mambru" dakarkizuegu. Guk geuk sorturiko istorio bat, zeinek zuek dibertitu, harritu eta hunkitu duen helburu. Egin dezagun berba gerlaz ikuspuntu pertsonaletik. Umeak adinez urria izanik ere badu talde etsai, muga eta abarrotsen berri akziozko filmei esker. Lan honek "A priori" borrokatzera derrigorturik dauden soldaduen barru-barruko begirada izan nahi du. Itxuraz xumea baina ikusle ditugun ume hauek batzuetan eurenak bezala eta besteetan inorenak balira bezala diren gerla txiki horietaz euren buruari galde diezaioten sakontasun nahikoa duen proposamena.

Sinopsia

Bazen behin Mambru izeneko ume bat bere amarekin bizi zena oso polita zen baserri batean non arraultzak eta oilo bat eta behi baten esnea zeukaten eta lasai-lasai bizi ziren baina bat-batean abioiak heldu ziren eta Mambru gerlara joateko arropa jantzi eta joan egin zen. Hasiera batean ez da inor egon baina gero itxuraz gaiztoa ematen duen bat agertu da eta elkar txarto usaindu dute.

Elkar zirikatzen aritu dira etengabe eta boxeatu ere egin dute, elkarri lurrera erori den tortila zati bat kendu nahi baitiote. Eta urik ere ez dutenez, amak eman dion makilaz lainoa zulatu dute eta urak irten duenean goitik behera busti ditu baina ez die axola egarri direlako eta ur tantak edateari ekin diote.

Egun batean lehergailuak jausi dira eta ihes egin dute hondartzara trenez eta arrainekin txantxetan aritu izan dira eta ahoa estali dute hamar metroko olatu bat etorri zaielako eta medusa bat agertu da eta gero dantza egin dute eta dagoeneko medusa mutil bihurtu da irratia piztu dutenean. Beste egun batean Manbruk bere amaren argazki bat erakutsi dio eta besteak negarrari eman dio triste dagoelako, zeruari begiratu diolako amarik ez duelako baina elkarren lagun bilakatu direnez Mambruk abioi bat egin dio.

Gero benetakoa den beste bat etorri da eta tiritiri tiritiri egiten duen tanke batean, atzetik doakien parakaidas bat azaldu da eta tiro batek Manbru harrapatu eta hilik lurrera erori da.

Nire ustez triste samarra da baina gerlako lagunak botak kendu eta Mambruren amari eraman dizkio eta berarekin geratu da baserrian eta Mambruren lekua bete du.

Andoni, 10 urte