Maiatzaren 11ko Gobernu Batzordeko akordio nagusiak

2004-05-14T12:45:00+02:00 2004-05-14T12:45:00+02:00 2004-05-14T12:45:00+02:00
Maiatzaren 11n egindako Gobernu Batzordean hainbat erabaki hartu ziren. Hona hemen erabaki nagusiak batzorde bakoitzeko.

1) Hirigintza, obrak eta ingurumena

  • a) 2 obretako lizentziak:
    • a.1) “ Elgetako Etxegintza”ri baimena ematea 16 etxebizitzako eraikina jasotzeko S-8an, Torrealdea. Lanak laster hasiko dira.
      Oharra: Baimena bigarren eraikinari dagokio. Lehen eraikineko egitura, 16 etxebizitzakoa hori ere, eginda dago.
    • a.2) EVEri baimena ematea gaur egun Pagatzako industrialdean duen pabiloia handitzeko.
  • b) Uriarte auzora ura eramatea: 2. fasea.
    • FHIMSA enpresari esleitu zaizkio bigarren faseko lanak prezio honetan: 110.904,19 _, BEZ barne.
    • Lanak maiatzean hastea espero da, eta 2004ko abuzturako amaituta egotea.
    • Oharra: Lehen faseko lanak amaituta daude eta enpresa berak egin ditu.
  • c) S-I “Torrealdea” lanen zuzendaritza egiteko baldintzak: urbanizatzea eta babes ofizialeko 20 etxebizitza egiteko. Baldintzak onartu dira.

2) Hazienda, pertsonala eta zerbitzuak

A) Onartu da pertsona bat kontratatzea sei hilabeterako lorazain lanak egiteko, kaleak garbitzeko eta abar.

B) Elurra kentzen egindako gastuak. Jakinarazi da elurra kentzeko makinen, kamioien, eta jendearen kontratazio gastuak 7.760 eurokoak izan direla. Oharra: otsaileko elurteko datuak dira.

C) Elgetako bake epaitegirako altzariak erosteko esleipena. Comercial ETESAri esleitu zaio 2.011,90 eurogatik. Oharra: gaur egungo altzariak ordezkatzeko da.

3) Hezkuntza eta turismoa.

  • a) Udaletxearen eta Herri Eskolaren arteko hitzarmena eskolako eraikineko ganbara erabiltzeko.
    Hitzarmenean jasotzen da ganbara psikomotrizitaterako, jolas ordurako eta abarrerako erabiliko dela beheko solairuan haurtzaindegia dagoen bitartean eta estalitako bestelako lokalik izan artean.

    4) Kultura, euskara eta gazteria.

  • a) Gaztetxearen laguntza eskaera Asentzio Egunerako. 240,40 euroko diru-laguntza ematea erabaki da Asentzio Eguna antolatzeko. Asentzio Eguna maiatzaren 23an ospatuko da, eta diru-laguntza horretaz gain, musika tresnak eta abar ere lagako zaizkie.

5) Baserritarrak.

  • a) Baserrietako hobi septikoak garbitzeko diru-laguntzak. 2003an 6 hobi septiko garbitu ziren, eta horien kostua 364 euro baserriko izan zen. Baserri bakoitzak 210 _ ordaindu beharko ditu, eta gainontzekoa udalaren kontu izango da.

6) Osasuna eta gizarte zerbitzuak.

  • a) Eguneko zentrorako altzarien esleipena.
    Altzariak S. Carrascal, A. Arrasate eta Tuco enpresei esleitzea erabaki da 35.226,72 eurogatik eta beste diru izendapen bat gelditzen da erosketa zuzena egiteko.
    Oharrak:
    • a) Lanak amaituta daude.
    • b) Altzariak maiatzean edo ekainean jarriko dira.
    • c)Eguneko zentroa seguraski uztailan inauguratuko da, oraindik eguna zehaztu gabe egon arren.
  • b) Goiz Argi enpresari kontratua urte batez luzatzea. Erabaki da GOIZ ARGI enpresari etxez-etxeko laguntza emateko kontratua urte betez luzatzea.

7) Kirolak

  • a) Areto futboleko kantxan sarea jartzea.
    Onartu egin da futbito kantxa inguruan sarea jartzea baloiak kanpora joan ez daitezen. Sarearen kostua 775 eurotakoa izan da.
  • b) Areto futboleko txapelketa.
    Apirilaren 24an hasi zen txapelketa eta ekainaren 19an amaituko da. 7 taldek parte hartzen dute eta sarietarako eta abar 715 euro daude.