Maala parkeko urbanizazioa

2005-01-14T11:29:00+01:00 2005-01-14T11:29:00+01:00 2005-01-14T11:29:00+01:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 144.998,38 euroko (24.125.700 pta) diru-laguntza (kostuaren %50a) eman du Maala parkea urbanizatzeko. Urbanizazio lanen kostua 289.996,76 eurokoa (48.251.402 pta) da guztira, baina, kopuru horri obrak zuzentzearen kostua gehitu behar zaio.

Egin beharreko lanak hauek dira:

  • Oinezkoentzako bidea plazatik Espaloia Kafe Antzokiraino, gaur egungoa behin-behinekoa baita.
  • Oinezkoentzako bidea San Roke kaletik Maala kalera Intxorta elkartearen ondotik hasita.
  • Plaza bat Intxorta elkartearen atzealdean.
  • Berdegune bat egongo da eta baita ere umeentzako jolaslekua, iturria, ezarlekuak, loreontziak, zakarrontziak eta zuhaitzak.
  • Parkean eta oinezkoentzako bideetan 19 farola jarriko dira, horietako 3 bikoitzak eta beste 3 horman sartutakoak.

Oharrak:

  • Lan honekin Elgetako plazatik San Roke ostera Bergara aldetik egingo den bidearen zati bat eginda gelditzen da. Bidea osorik urte gutxi barru amaituta egotea espero da.

  • Lanak derrigorrez amaitu beharko dira 2005eko abenduaren 31 baino lehen.