Ludotekarako beste begirale bat kontratatu dugu

1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00 1969-12-31T00:00:00+01:00
Ohi baino beranduago, urriaren 5ean ireki zituen ateak Elgetako ludotekak. Covidaren kontrako protokolo zorrotzarekin hasi genuen ikasturtea, garbiketa indartu genuen eta taldeak mugatze aldera 3 hilabeterako edo ikasturte osorako soilik egin ahal izan zen izen-ematea. 8 haur eta gaztetxok eman zuten izena zerbitzuan.

Pandemiaren egoerak okerrera egin zuela ikusta, ordea, ratioa erdia murriztu eta beste begirale bat kontratatu genuen urriaren 26an. Gehienezko 8ko haur eta gaztetxo taldearentzako, beraz, bi begirale izango dira.