- EPEA: Apirila, maiatza eta ekaina.
- ORDUTEGIA: 16:00etatik 18:45era.
- KUOTA:
Ludoteka: 40 € hilean / 3 € eguneko sarrera.
Zaintza: 90 € hilean / 6 € eguneko sarrera.
Eguneko sarrera: Bezperan abisatu egin beharko da ludotekan edo 16:00etatik 19:00ak bitartean 663514314 telefonora deitu beharko da. Hile bukaeran udaletxetik egingo da zerbitzuaren kobrantza. Zerbitzu hau erabili gura dutenek kontu zenbakia eman beharko dute.
BONIFIKAZIOAK:
Unitate familiarraren deklarazioa 2010ean:
1.- Salario base minimo inter-profesionaletik beherakoa bada (8.979 € urtean / Hilean 641 €)
Beherapena %35. Familia ugaria bada %50.
2.- Salario base minimo inter-profesionala x 2tik beherakoa bada (17.959 € urtean / Hilean 1.282 €).
Beherapena %25. Familia ugaria bada %35.
3.- Salario base minimo inter-profesionala x 3,5tik beherakoa bada (31.428 € urtean / Hilean 2.244 €). Familia ugaria bada %20.
Ume kopuruaren arabera.
Bigarren umea %20ko deskontua.
ZAINTZA ZERBITZUAREN DEFINIZOA:
- Umea eskolan hartzen bada zaintza da.
- 5 urtetik beherako umeak merienda jatera badator zaintza da. Gurasoek eskatuko balute, 5 urtetik gorako umeei meriendaren jarraipena egitea zaintza litzake.
- Umeari medikamenturen bat eman behar bazaio zaintza da.
- Umeari abisua eman behar bazaio nonbaitera joan behar dela gogoratzeko zaintza da.
- Aisialdi zerbitzua.
LUDOTEKA ZERBITZUAREN DEFINIZIOA:
- Aisialdi zerbitzua da.
- Merienda: 5 urtetik gorako adina duten umeei ez zaie meriendaren jarraipena egingo