Ludoteka eta zaintza eta gazteleku zerbitzuetarako, izenematea zabalik

2012-07-19T17:24:00+02:00 2012-07-19T17:24:00+02:00 2012-07-19T17:24:00+02:00
Aurrematrikula uztailaren 27ra arte izango da eta matrikula irailaren 14ra arte. Herritarrekin batzarra irailaren 19an izango da.

Matrikula orria 


LUDOTEKA

  • EPEA: Urritik Ekainera (biak barne).
  • ORDUTEGIA: 16:30etik 19:00etara.
  • KUOTA: 30 € hilean.
  • ADINA: Kurtsoan 5 urte egiten dituztenetik aurrera.

 

ZAINTZA

  • EPEA: Urritik Ekainera (biak barne).
  • ORDUTEGIA: 16:00etatik 19:00etara.
  • KUOTA: 90 € hilean.
  • ADINA: Haur hezkuntzatik aurrera.


Oharrak:
1.- Zerbitzua martxan ipintzeko gutxienez 7 lagunek eman beharko dute izena kurtso osorako konpromisoarekin.
2.- Lagun gutxiagok izena ematen badute aukera egongo litzake kuota moldatzeko.

GAZTELEKUA

  • EPEA: Urritik Martxora (biak barne).
  • ORDUTEGIA: Zapatuetan 16:30 – 21:00 / Domekatan 17:00 – 20:30  (moldatu daiteke).
  • KUOTA: 25 € hilean.
  • ADINA: 12 urtetik aurrera.




BONIFIKAZIOAK:
Unitate familiarraren deklarazioa 2011n:
1.- Salario base minimo inter-profesionaletik beherakoa bada (8.979 € urtean / Hilean 641 €)
Beherapena %40. Familia ugaria bada %50.
2.- Salario base minimo inter-profesionala x 2tik beherakoa bada (17.959 € urtean / Hilean 1.282 €).
Beherapena %30. Familia ugaria bada %35.
3.- Salario base minimo inter-profesionala x 3,5tik beherakoa bada (31.428 € urtean / Hilean 2.244 €). Familia ugaria bada %25.

Ume kopuruaren arabera.
Zaintzan bigarren umeak % 30eko deskontua.