"Lore sikuekin eskulanak" ikastaroan izena emateko epea zabalik

2007-09-21T10:43:00+02:00 2007-09-21T10:43:00+02:00 2007-09-21T10:43:00+02:00
Ikastaroa urriaren 15etik 25era bitartean eskainiko da. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 9ra arte. Hona hemen ikastaroaren gaineko informazio zabalagoa:

Gaia: "Lore sikuekin eskulanak: koadroak, lore zentroak, abstraktuak, norberaren izena jartzea"

Iraupena: 8 ordu (2 orduko 4 saio izango dira)

Egunak: izena emandakoekin adostuko dira egunak eta orduak.

Izena ematea: udaletxean, urriaren 9ra arte.

Ikastaroa doan izango da.

Urriaren 20an, zapatua, 2 orduko ikastaroa egingo da umeentzat (izena udaletxean eman)