Herriarekiko hurbilketa saioa egingo dute aurkezpen gisa: biztanleen kopurua, azalera, enpresa kopurua, ondare historiko artistikoa eta beste hainbat gai jakingarri aipatuz. Internetek ere izango du bere txokoa; Elgetak sarean duen presentziaz arituko dira.
Ondoren, alkateak hartuko du hitza, eta hamabost bat minutuko elkarrizketan legealdi berriko helburuak eta beste hainbat gai jorratuko dituzte.
Herritarren hitza
Kultura, merkataritza eta beste hainbat gairen inguruan aritu ostean, herritarren txanda etorriko da. Herritarrei egindako inkestan agertutako galdera eta proposamenak entzungo dira, eta alkateak egindako galderei erantzungo die.
Herri Irratiaren FM 99,8 frekuentzian entzun ahal izango duzue zapatuan irratsaioa, goizeko hamaiketan hasita.