Liburuaren Nazioarteko Eguna: liburu berriak

2004-04-23T09:00:00+02:00 2004-04-23T09:00:00+02:00 2004-04-23T09:00:00+02:00
Liburu eguna dela-eta, apirilaren 23an, azkeneko urteetako ohiturari jarraituz, liburutegian jasotako azkeneko liburuak herriko plazan jarriko dira erakusgai. Liburutegia arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte egongo da plazan.

Liburuaren eguna izaki, liburutegia kalean ezarriko da, herriko plazan hain justu. Bertara gerturatzen direnek, liburutegiko liburu berrien ezagutzeko aukera izango dute.

Ordutegia: 16:30etik 20:00ak arte izango da plazan liburutegia.