Lehiaketako pintxoak, argazki rally-a, trikitilariak eta kontzentrazioa; domekan Elgetan

2013-11-20T17:00:00+01:00 2013-11-20T17:00:00+01:00 2013-11-20T17:00:00+01:00
ElgetaKlik argazki rally-arekin hasi eta, eguerdian, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzera arte, oraingo domeka goizean egitarau zabala egongo da herrian. Gainera, tabernetan, euro baten trukean lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

Egitaraua

11:00etan ElgetaKlik (Argazki Rallya, plazan hasita).
12:00etan Lehiaketara aurkeztutako pintxoak tabernetan.
12:30ean Bergarako Trikitilariak.
13:00etan Kontzentrazioa plazan (Emakumeenganako
Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta).