Lehendakariak "Intxortako Atea" eskultura inauguratuko du ostegunean

2007-04-18T17:33:00+02:00 2007-04-18T17:33:00+02:00 2007-04-18T17:33:00+02:00
Juan Jose Aranguren artistaren lana Euzko Gudarostea defentsa lerro nagusiaren alboan kokatzen da, Asentzio ermitatik hurbil.

Lehendakaria Elgetan izango da ostegun honetan, hilak 19, "Intxortako Atea" eskulturaren inaugurazioan. Juan Jose Aranguren artistaren lanaren inaugurazioa izen bereko programaren barruan kokatzen da, eta honen helburua Gerra Zibilean Elgetako frontean izandako gertaera nagusiak gogoratzea da. Antolaturiko ekimenen artean pasa den larunbatean Elgetako Espaloia Antzokian inauguratutako erakusketa nabarmentzen da, dagoeneko publiko ugari hurbildu da bisitatzera eta maiatzaren 3rarte egongo da zabalik. Erakusketa egunero bisitatu ahal izango da 12.00etatik 21.00etara; astelehenean eta asteartean ezik, bi egun horietan ordutegia 12.00etatik 15.00etara izango da.

Ostegunean Lehendakaria Elgetako udaletxera helduko da eta bertan udal korporazioak harrera egin ondoren Espaloia Kafe Antzokira joango dira, hiritar guztiei zabalik dagoen ekimenarekin hastera. DVD baten proiekzioaren ondoren, Lehendakariak, Elgetako Alkateak, Patxi Basauri; eta Pablo Beldarrain, Martiartu Bataloiko komandantea eta Intxortako defentsaren diseinuan arduradun nagusia izan zenaren alarguna, Mari Carmen Amurizak, hitz egingo dute. Gainera, gudariak eta Espaloian dagoen erakusketarako beraien fondoak utzi dituzten elkarte eta partikularrak egongo dira bertan.

Ondoren, aktuazio musikala izango da eta autobusak egongo dira ‘Intxortako Atea’ eskultura kokatzen den tokiraino heltzeko, Euzko Gudarostea defentsa lerro nagusiaren albora, Asentzio ermitatik hurbil, Elgetatik Kanpazarrera doan errepidean. 12.20etan inaugurazio ekitaldia ospatuko da eta ondoren Pablo Beldarrain Olalderen presentziarekin 1980. urtean inauguratu zen monolito zaharberritua bisitatuko da.

Elgetara autobusean bueltatu ondoren, 12.45ean Espaloia Kafe Antzokian inauguratu berri den erakusketara bisita egingo da eguneko egitarauari amaiera emanez.

ApiriIaren 29an Intxortako frontea defendatu zuten gudari eta miliziarrei Intxortako Atea eskulturaren eta Elgetako plazaren inguruan omenaldia egingo zaie Elgetako Udalak antolatuta. 10.15ean meza ospatuko da Asentzioko ermitan eta 11.00etarako konzentrazioa antolatu da ‘Intxortako Atea’ eskulturaren ondoan. Ondoren, ibilaldia egingo da Asentziotik Elgetako Plazara eta bertan 12.30ean gudari eta miliziarrei omenaldia egingo zaie Mendizaleen Plazan. Bertatik Gerra Zibilaren inguruko erakusketara bisita egingo da eta jarraian, 14.15ean, Elgetako frontoian herri bazkaria ospatuko da.

Bazkarira joango direnen kopurua zehazteko antolatzaileek asistentzia konfirmatzea eskatzen dute, 648202988 telefonora deituz edo arbiedicion@jet.es helbide elektronikoaren bitartez. Bazkarian parte hartzeko beharrezkoa den txartelaren prezioa 22 eurokoa da. Interesatuek kopuru hau ondorengo banku-kontuetako batean sartu beharko dute izena aipatzen:

2101 0035 18 0125812073 (Kutxa Gipuzkoa)

3035 0078 86 0781043067 (Caja Laboral)