Larunbat gauean semaforoan geldi zegoen auto baten kontra 5 metro inguruko altueratik Espaloia Kafe Antzoki barruan gordeta zegoen mahai bat bota zuen norbaitek. Gertaera hau gogor salatzearekin batera, honakoa adierazi nahi du Elgetako Udalak:
- Kaltetuei elkartasuna eta behar dutenean laguntzeko gure prestutasuna adierazi nahi dizkiegu.
- Ez da inolaz ere onargarria jai giroa gaiztotuz elkarbizitza zapuztu eta ingurukoak arriskuan jartzea.
- Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu.